Arma Plaza Fundazioa

Fundazioa

ARMA PLAZA irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta Hondarribiko Udalak Hondarribiko Historiaren Lagunen Elkartearekin batera sortua da, Fundazioen legearen babesean. Fundazioa sortu da, batetik, Hondarribiko (Gipuzkoa) kultur ondarea dinamizatzeko monumentu ondarea birgaitzera bideratutako ekintzen bidez, eta bestetik ondarea kanpoan ere hedatzeko.

Parador Carlos V

Helburuak

Hondarribiko monumentuak kontserbatu eta zaharberritzea, eta haien inguruak hobetu eta egokitzea; hartarako monumentuak balioztatu egingo dira, eta ondoren, duten izaeraren araberako erabilera emango zaie.

Partikularren edo gainerako erakunde publiko nahiz pribatuen parte-hartzea sustatzea, Fundazioak dituen xedeak lortzeko jarduerei dagokienez.

Hondarribiko natur, kultur eta paisaia ondarea kontserbatu eta hedatzea.

Herritarren artean fundazioaren helburuak hedatzea, fundazioaren xedeak hobeto ezagut ditzaten.

Fundazioak helburuak lortzeko ondoko jarduerak burutu ahal izango ditu:

Hondarribia "Monumentu Multzo" izendatzearekin zerikusia duten egitarau, proiektu eta ekimenak kudeatzea.

Fundazioaren helburuak garatzen laguntzeko ikerketa eta formazio egitarauak sustatu eta prestatzea.

Kultur Turismoari buruzko proiektuak kudeatzea. Ibilbideak sortzea.

Antzeko helburuak dituzten erakundeekin esperientziak elkar trukatzea eta lankidetzan aritzea, haien sareetan sartuz.

Tokiko ekonomia garatzen laguntzea eta enplegua sortzea, Hondarribiko historia, natur, kultur eta paisaia baloreak sustatu eta balioztatuz.

Formazio-ikastaroak eta jarduerak prestatu eta ematea: Hitzaldiak, sinposioak, mintegiak.

Erlazionatutako lotuneak

Mapa handitu