Arma Plaza Fundazioa

Emakumeen nazioarteko eguna ospatzeko, bisita gidatu berezia

 

"Ezagutu zure hiria" egitasmoaren barruan eta "emakumearen eguna" (martxoak 8) ospatzeko, hurrengo larunbata martxoaren 7an Hondarribiko historian zehar igaro diren emakume entzutetsuei buruzko bisita gidatu berezi bat egingo da.

Bisita honetan Maria Cristina Erregina edo Gaxeneko Inesari buruz hitz egingo da. Hiri Harresituan zehar egingo da bisita emakume hauekin zerikusia duten lekuetan geldituz.

Bisita hauek doakoak dira eta bi ordutegi ezberdinetan egingo dira:

  • 10:30 tan Euskaraz
  • 12:00 tan Gazteleraz

Bisitara joateko erreserba egitea derrigorrezkoa da ARMAP PLAZAko Kultur eta Turismo Informazio Bulegoan, 943 64 36 77 telefono zenbakian (10:00 tatik – 18:00 ra bitarte) edo e-mailez info@armaplaza.eus

Gehinez 25 laguneko taldeak izango dira.

 

 

visita.07.03.15

Mapa handitu