Arma Plaza Fundazioa

ERDI AROKO AZOKA

Ekainak 13 eta 14ko asteburuan Hondarribian erdi aroko azoka egongo denez, ARMA PLAZA Fundazioak ezingo du larunbatetan hiri gotortuaren bisita burutu.

Gure hiria, Erdi Aroan, merkataritza-gune garrantzitsua izan zen. Merkatuei esker, Hondarribia, merkatari eta artisauen komunitate dinamikoa bihurtu zen. Arotzak, errementariak, upelgileak, urreginak, harginak, eta abar, gure erdi aroko hirigunera itzuliko dira, garai hartako artisauen jakintzaz eta langintza egokiaz goza dezagun. Saltinbankiak, titiriteroak, malabaristak eta juglareak, Hondarribian bilduko dira azokako bizitza islatu eta girotzeko eta antzinean bezala, kristau-kultura, judutarra eta arabiarra elkarrekin egongo dira.

Mapa handitu