Arma Plaza Fundazioa

Doako bisita gidatua Europako fundazio eta emaileen III. egunean barne

"Europako fundazio eta emaileen III. eguna" dela eta, osteguna urriak 1an, ARMA PLAZA Fundazioak ekimen honetan parte hartzeko, egun horretan eskainiko dituen bisita gidatuak doakoak izango dira, bisitari zein hiritarrentzat. Europako hainbat fundazio batuko dira ospakizun honetara.

-        Eguna: 2015ko urriak 1an

-       Ordutegiak:

  • 11:30etan Hirigune historikoa eta portu auzoa (gaztelaniaz edo euskaraz)
  • 16:30etan Hirigune historikoa (gaztelaniaz edo euskaraz)
  • Erreserbatzen duen lehenengoak izango du hizkuntza aukera.

-       Abiapuntua: ARMA PLAZAko kultur eta turismo informazio gunea
-       Iraupena: ordu t'erdi
-       Erreserba: Ez
-       Informazio gehiago: Tfnoa.: 943.64.36.77  info@armaplaza.eus


dia-europeo-fundaciones

Mapa handitu