Arma Plaza Fundazioa

ARGAZKILARIAK GUADALUPEKO GOTORLEKUAN

Espaniar Estatuko leku desberdinetatik etorritako 44 argazkilarik Guadalupeko gotorlekua bisitatu dute uztailaren 24ko gaueko 9etatik goizaldeko 3etara. Arma Plaza Fundazioak eginiko bisita gidatuaren ondoren, hainbat argazki egin dituzte gotorlekuko puntu ezberdinetan. Ez dago esan beharrik, argazkilariak gogo handiz ibili zirela gotorlekuak halako argi egoera bereziarekin eskeintzen zituen aukerak ikusirik. Gezurra dirudien arren, gotorlekuko lubanarro, patio ezberdin eta goiko terraplenetan, beti ere kontu handiz, linternarik gabe ibiltzeko aukera dago, baita ilargirik gabeko egunetan ere, Hondarribiko zein Irungo argiztapen publikoaren laguntzarekin.

Mapa handitu