Arma Plaza Fundazioa

Hiritarrei zuzendutako "Ezagutu zure hiria" programa itzuli da

Prentsaurrekoan, Kalixa Silanes Kulturako zinegotzia eta Fundazioko presidente-ordea egon da, baita Valentín Céspedes ere, ekimenaren denboraldi berria irekiko duen Heraldika, Genealogia eta Nobiliarian aditua.

ARMA PLAZA Fundazioak "Ezagutu zure hiria" ekimena 2015eko neguan jarri zuen abian, Hondarribiko ondare aberatsa bere hiritarrei gerturatzeko helburuarekin. Ekimena nagusiki hiritarrei zuzendua badago ere edonori irekita dago.

Oraingo honetan, "Ezagutu zure hiria" programak hitzaldi eta bisita gidatu bereziekin osatuko den ziklo bat eskeiniko digu. Urritik martxora garatzen den programa da eta hilabetero gai desberdin bat jorratzen du. Zikloari hasiera emateko Valentín Céspedes-ek, "Heráldica Hondarribiarra. Descubriendo la Ciudad a través de sus escudos" izeneko hitzaldia eta bisita gidatua eskeiniko dizkigu:

- Hitzaldia: ostirala, urriak 2, arratsaldeko 19:00etan, ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean.

- Bisita gidatua: larunbata, urriak 3, goizeko 11:30etan. Abiapuntua: ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunea.

Udazkenean zehar San Juan de Dios eskultura eta Arrantzaleen Hermandadea izango dira, "Ezagutu zure hiria" programak gerturatuko dizkigun hurrengo bi gaiak, azaroan lehena eta abenduan hurrena.

Egingo diren hitzaldiak doakoak dira eta sarrera librea da. Bisita gidatuak ere doakoak izango diren arren, parte hartzeko nahitaezkoa da aurretik izena ematea ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean: info@armaplaza.eus edo 943 64 36 77. 

Zikloaren egitarau osoari buruzko informazioa laster izango duzue gure web-gune honetan eskuragarri.

 Prentsaurrekoa.Kalixa.Valentn

 

Mapa handitu