Arma Plaza Fundazioa

Udazken koloreak Guadalupeko gotorlekuan

Udazkenari hasiera emateko Guadalupeko Gotorlekuan igandero egiten diren bisita gidatuez gain, ARMA PLAZA FUNDAZIOAk zenbait larunbatetan ere bisita gidatua eskainiko du.

Guadalupeko Gotorlekua Euskal Herrian dagoen babes eraikin harrigarrienetako bat da eta bisita hauetan gotorlekuaren leku nabarmenenak ikusteko aukera izango da. Bertako defentsarako galeriak, soldaduak bizi ziren kuartelak, patioak, kanoiak kokatzeko prestaturiko plataformak eta beste hainbat txoko ezagutuko dira.

Bisita gidatuak goizeko 11tan dira, euskaraz emango dira, ordu beteko iraupena dute eta honako egun hauetan izango dira:

Irailaren 26an

Urriaren 10an

Urriaren 17an

Urriaren 24an

Famili osoak gozatzeko moduko bisitak dira eta ez da beharrezkoa aldez aurretik erreserbatzea. 6€ko kostua du pertsona bakoitzeko eta doakoa da 16 urtetik beherakoentzat. Oinetako erosoak ekartzea beharrezkoa da. Topa lekua: Guadalupeko gotorlekuaren sarreran.

Gogoratu urte osoan zehar igandero 11tan egiten den bisita gidatuan erreserba egitea beharrezkoa dela ARMA PLAZA Kultur eta Turismo Gunean: 943 64 36 77 edo info@armaplaza.eus

 

 

 fuerte-guadalupe

Mapa handitu