Arma Plaza Fundazioa

Ramery familia urtarrileko "Ezagutu zure hiria"n

Iñaki Garrido Yerobi historialari, genealogista, ikertzaile eta hainbat argitalpenen egileak, historian zehar jatorri ezberdineko familiak Hondarribian nola sustraitzen joan ziren azaldu zuen atzo ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean eskeini zuen hitzaldian. 50 pertsona inguruk entzun zuten Ramery familia eredutzat harturik, Garridok gaskoi, frantziar, flandriar, judutar, ingeles eta jatorri ezberdinetako hainba familien arteko elkarbizitzari buruz emandako azalpenak.

Hitzaldia ARMA PLAZA Fundazioak antolatzen duen "Ezagutu zure hiria" programaren barruan antolatu da eta bihar larunbata, ohikoa den bezala, bisita gidatua egongo da, berriro ere Iñaki Garrido historilariarekin. Bisita gidatua 11:30tan abiatuko da ARMA PLAZAtik, doakoa da eta beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea: 943 64 36 77 edo info@armaplaza.eus.

 

Noticias.conoce.tu.ciudad.ramery 

Mapa handitu