Arma Plaza Fundazioa

ARMA PLAZA FUNDAZIOAK LIBURU BERRI BAT ARGITARATU DU

ARMA PLAZA Fundazioak Koldo Ortegak idatzitako "Hondarribiko Kanpandorrea – La Torre Campanario de Hondarribia" argitaratu du.

ARMA PLAZA Fundazioak 2013 urtean Hondarribiko parrokiako kanpandorreko kanpaiak berreskuratzeko mikrobabes kanpaina jarri zuen martxan, Hondarribiko eta eskualdeko hiritar, elkarte eta enpresei zuzendua. Erantzuna harrigarria eta eskertzekoa izan zen. Boluntarioen ekarpen ekonomikoei esker kanpaietako baten artesia konpondu zen, eta Udalaren laguntzarekin beste bi kanpaia birgaitu ziren.

2013 urtetik gaur egun arte ekintza asko gauzatu dira proiektu honekin lotuta: Gabonetako kontzertua, bisita gidatuak, eta kanpai-jotze kontzertua joan den udan. Eta orain, guztia borobiltzeko, gure kanpandorre maitearen historiari buruzko liburu bat aurkezteko aukera dugu.

Liburua egituratzerakoan kontuan hartu da, batez ere, batetik kanpandorrearen izan duen nagusitasuna Hiriak historian zehar jasandako gorabeheretan, bigarrenik Erdi Aroan Udalaren egoitza izan zeneko aldia, hirugarrenik Francisco de Iberok 1762an eraiki izana, eta azkenik kanpaiak berak (haien deskribapen eta eginkizunak). Amaitzeko, kanpaiek literatura idatzian izan duten garrantzia ere aipatzen da.

Gainera, birgaitze prozesu osoa DVD batean jarri da; bertan, bideo batean, prozesu osoa eta 2015eko uztailean, behin kanpaiak birgaitu ondoren, grabatutako kanpai joaldiak islatu dira.

 

 

Prentsaurrekoa.kanpandorreko.liburua

 

Mapa handitu