Arma Plaza Fundazioa

"Ezagutu zure hiria"k Hermandadearekin bukatu du urtea

Gizarte antropologian doktorea den Pio Perez Aldasorok Hondarribiko arrantzaleen bilakaerak izan dituen mugarri sozial eta historiko aipagarrienak eta herriko identitatean talde honek duen garrantzi ekonomiko, sozial zein sinbolikoa aztertu ditu bere hitzaldian. Antropologoaren hitzetan "gaur egun, arrantzaren munduarekiko udalerriaren lotura bereziezina da eta batasun hori nabarmenki agertzen da balioen unibertsoan, kultura-jarraibidetan eta ondarean".

Hitzaldia, beste behin, ARMA PLAZA Fundazioak antolatzen duen "Ezagutu zure hiria" programaren barruan kokatzen da. Hondarribiarren artean geroz eta ezagunagoa bihurtzen ari den programa honek, hiriko ondarea eta historia jendearengana gerturatzea du helburu. Hitzaldia ondoren, bi egun geroago, ohiko bisita gidatua izan dugu Arrantzaleen Hermandadeko eraikina ezagutzeko. Perez jaunak, eraikineko sekretuak erakutsi dizkigu 3 taldetan antolaturiko bisitetan.

 Hermandad.Pio.visita.interior
 

Mapa handitu