Arma Plaza Fundazioa

Radio Euskadiko "Boulevard" irratsaioa ARMA PLAZAn

Gaur eguerdian Radio Euskadiko "Boulevard" irratsaioko kazetariak iritsi dira Hondarribiko kanpaiei buruz hitzegitera.

Irratsaioan zuzenean aritu dira ARMA PLAZA kultur eta turismo bulegotik. Bertan, "Hondarribiko Kanpandorrea - La Torre Campanario de Hondarribia" liburuaren autorea den Koldo Ortega eta Juan Luis Silanes (Kalixa) zinegotzia gure ondarearen parte diren kanpaiei buruz aritu dira solasean. Gai honen inguruan berriki argitaraturiko liburua ere izan dute aipagai.

Koldo Ortegak ARMA PLAZA Fundazioaren bitartez argitaraturiko liburua gabonetan iritsi zitzaigun. Liburuak dagoeneko oso harrera ona izan du salmentei begira eta oraindik ere ARMA PLAZA kultur eta turismo bulegoan eta Olearso eta Arzu liburudendetan eskuratu daiteke 22€tan, berarekin dakarren DVD-a barne.

 https://www.facebook.com/boulevardradio/

 

 

RadioEuskadi.Boulevard.campanas

 

Mapa handitu