Arma Plaza Fundazioa

Hondarribiko Parrokiari buruzko hitzaldia eta bisita

Iñigo Hidalgo de Diego, arte historian lizentziatuak "Hondarribiko Parrokia: eraikuntza lanei buruzko xehetasunak" hitzaldia eta bisita gidatua eskeiniko dizkigu otsaileko "Ezagutu zure Hiria" ekimenaren barruan. Hidalgo jaunak "Hondarribiko historia" liburuan Jasokunde eta Sagarrondoko Andra Mariaren Parrokia Elizari buruzko lana argitaratu zuen. Osteguneko hitzaldian eraikinak dituen hainbat berezitasunen inguruko xehetasunak emango dizkigu:

- Hitzaldia: osteguna, otsailak 4, arratsaldeko 19:00tan, ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean.

- Bisita gidatua: larunbata, otsailak 6, goizeko 11:30tan. Abiapuntua: ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunea.

Hitzaldia doakoa eta sarrera librea da. Bisita gidatua ere doakoa izango den arren, parte hartzeko nahitaezkoa da aurretik izena ematea ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean: info@armaplaza.eus edo 943 64 36 77. 

 

 Parroquia.1872-1876.vrgen Guadalupe foto ms antigua

 

Mapa handitu