Arma Plaza Fundazioa

ARMA PLAZA Fundazioak parrokiako organo konponketan lagundu du

Egungo organoa 1959 urtean eraiki zuen Azpeitiko "Organistería Española S.A." enpresak. Denis Lacorre organogile aditu frantziarrak egin ditu konpoketak. ARMA PLAZA Fundazioak 21.800 €ko diru laguntza eman du bere 2015eko aurrekontutik. Hauek dira egin diren lanak:

-Piezak desmontatu eta garbitu.

-Aire eskapeak konpondu.

-Zirkuitu elektrikoa egiaztatu eta konpondu.

-Turbina elektrikoa ordezkatu.

-Transformadorea ordezkatu, aurrekoaren zati bat erreta zegoelako.

Azalpen bisita, larunbata, otsailaren 20an, 11:00etan izango da, Denis Lacorre organogilearen esku. Bisitara joan ahal izateko nahitaezkoa da ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean izena ematea, 943 64 36 77 zenbakian edo info@armaplaza.eus posta elektronikoan.

 Organo.konponketa

 

Mapa handitu