Arma Plaza Fundazioa

Martxoa, Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea

 

Euskal kostaldeko museoen sareak "Euskal Kostaldeko Altxorrak" izeneko programaren IV. edizioa aurkeztu du

Aurreko urteetako edizioetan jarduerak asteburu bakar batean biltzen baziren, aurtengo edizioan jarduerak martxo osoan zehar luzatuko dira. Hilabetean zehar, programa zabal bat garatuko da 32 museo eta kultur gunetan (41 museo eta kultur gunek osatzen dute sarea).

Ekimen honen barnean ARMA PLAZA Fundazioak bisita gidatu berezi bat antolatu du: "Hiri harresitua ezagutzen". Doako bisita gidatua hiri harresituko eraikin berezienak ezagutzeko aukera paregabea ematen du: Karlos V.aren gaztelua, Jasokunde eta Sagarrondoko Andra Mari eliza eta Ramery Jauregia ikusiko dira.

Eguna: Martxoak 5, larunbata
Ordutegia:

  • 11:30tan Gaztelaniaz
  • 16:30tan Euskaraz

Abiapuntua: ARMA PLAZA Kultur eta turismo informazio gunea

Bisitara joan ahal izateko nahitaezkoa da ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean izena ematea, 943 64 36 77 zenbakian edo info@armaplaza.eus posta elektronikoan.

Sareari atxikitako zentro guztien proposamenak jasotzen dituen programa esteka honetan kontsulta daiteke:
http://www.losmuseosdelacostavasca.com/egitaraua/museoen-programa-museos-2016.pdf

 

 Red.museos.costa.vasca.2016

 

Mapa handitu