Arma Plaza Fundazioa

Ontzigintza Hondarribian XIX eta XX. mendeetan hitzaldia eta bisita gidatua

"Ezagutu zure hiria"-ren edizio hau historian doktorea eta ontzigintzan aditua den Lourdes Odriozola Oyarbidek emango du. Odriozola doktoreak ohikoa den bezala, hitzaldia eta bisita gidatua eskeiniko dizkigu "Ontzigintza Hondarribian, 1883-2000" izenburupean. Martxoko ale honekin bukatuko da urrian hasi zen aurtengo "Ezagutu zure hiria"ren edizioa eta hurrengo urrian itzuliko da hainbat gai berrirekin:

- Hitzaldia: osteguna, martxoak 10, arratsaldeko 19:00etan, ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean.

- Bisita gidatua: larunbata, martxoak 12, goizeko 11:30etan. Abiapuntua: MARIÑEL Itsasontzian, benta zaharrean.

Hitzaldiak doakoa da eta sarrera librea. Bisita gidatua ere doakoa den arren, parte hartzeko nahitaezkoa da aurretik izena ematea ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean: info@armaplaza.eus edo 943 64 36 77. 

 

 

Mapa handitu