Arma Plaza Fundazioa

IV. Hondarribia ondareen foroa

Oraingo honetan ere ondare gastronomiko eta gotortuaren inguruan lan egingo da Hondarribiako Udala, Hazi Fundazioarekin elkarlanean. Hondarribiarekin batera, foroan parte hartuko duten Hiri Lankideak Baiona eta Iruña dira, eta hiri gonbidatuak aldiz, Popayán (Kolonbia) eta Florianópolis (Brasil).

Ondarea, gastronomia, dastaketak, hitzaldiak... denetatik izango dugu gure hirian, Baionan eta Iruñean ere.

Ondarearen arloaren barneko hitzaldiak kultur kudeaketa, bastioidun harresiak eta POCTEFAren esparruko CREACITY proiektuaren aurkezpenaren inguran izango dira.

IV. Hondarribia Ondareen Foroaren egitaraua

Gastronomiaren arloan gastronomia tailer batetara eta bertako produktuen erabiltzearen onurei buruzko mahai-ingurura joateko aukera egongo da.

Apirilaren 15ean Kokarta jatetxean, Brasileko sukaldaritzako oinarrizko osagaiekin egindako afari tradizionala eskainiko da. Informazio gehiago eta erreserbak, www.kokarta.com eta 943 11 80 00 zenbakian. 

Apirilaren 16an San Pedro kalean, Karlos Ibarrondok "burduntzi" teknika erabiliz, parrilada brasildarra eta kolonbiarra prestatuko du hango sukaldariekin batera. Apirilak 17an Arma Plazan Sergio Andrés Galvís (aditua moluskuak sukaldatzen), ostrak brasildar erara txakolinarekin fusionatuko ditu. Jasotzen den dirua helburu soziala duen ekintza baterako erabiliko da.

 

Poster IV Foro

 

Mapa handitu