Arma Plaza Fundazioa

Bote Luzea mahai-jokoaren aurkezpena

ARMA PLAZA Fundazioak Hondarribiko kultur eta ondarea hedatzeko bideari jarraiki, Daniel Carballo arkitektoak egindako "Pilota jokua harresietan" mahai-jokoa aurkeztu berri du. Honen bidez, hiritarrei eta bisitariei kirola eta ondarea uztartzeko modu berri bat erakutsi nahi da. Jokoa ARMA PLAZAn eta web gune honetan saltzen da 29 eurotan. Azalpenak euskaraz, gazteleraz eta frantsesez ematen dira.

"ARMA PLAZA Fundaziotik gune gotortuen erabilera hedatu nahi da" esan du María Serranok, Turismoko zinegotziak. "gure kasuan XVIII. mendetik kirolak bertan egiten zirela jakin badakigu eta. Udan egingo diren bisita gidatuetan, fosoaren tokian (Harresilanda kalean) gelditu eta azalpenak emango dira".

"Honekin batera, eskertu nahi dut Baionako Euskal Museoarengandik izan dugun laguntza, beraiena den lamina historiko bat lagatu digute guk erabili dezagun" gehitu du Serranok.

Daniel Carballo arkitektoa da lanaren egilea. VI. Hondarribia Ondareen Foroan parte hartu zuen honi buruzko hitzaldia eskainiz Paradorean; "Historikoki, harresiak zuen defentsarako funtzioa betetzeari uzten dionean, ireki egiten da beste ekintza batzu jaso ahal izateko. Horien artean dugu pilotaren kasua. Badira XVIII. mendeko plano militarrak, non hiriaren ezaugarri nagusienetako bat inguru honetako pilota jokoak diren. Horrek esan nahi du, aurretik ere Hondarribiko harresietan ere pilotan aritzen zirela".

 

 Bote luzea noticia

 

Mapa handitu