Arma Plaza Fundazioa

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2016

Gipuzkoako Foru Aldundiak Europako kontseiluarekin lankidetzan antolatu du aurtengo edizioa "Migrazioak eta kultur ondarea" lelopean. Erakunde ugariren partaidetzarekin, programa honek Ondare Kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahi du.

ARMA PLAZA Fundazioak, jardunaldi honetan parte hartzeko bisita gidatu berezi bat antolatu du "Hirigune historikoa eta biztaleen jatorri aniztasuna XVI. mendetik aurrera" izenburupean.
Bisita honetan Hondarribiko hiri harresituan barrena ibiliko gara eta jauregi eta etxe ezberdinak aztertuz, bertan bizi izan ziren hainbat familien atzerritar jatorriaz arituko gara. Guzti hau ARMA PLAZA Fundazioaren laguntzaile den Iñaki Garrido Yerobi historialariaren eskutik.

Ustekabe bat baino gehiago izango dugu, jada XVI. mendetik aurrera dagoen jatorri horien aniztasunaz jabetzen garenean: gaskoiak, ingelesak, italiarrak, frantziarrak...

Bisitari buruzko xehetasunak:

Eguna: Irailaren 24a, larunbata

Ordua: 10:30tan EUSK. / 12:00tan GAZT.

Abiapuntua: ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunea

Iraupena: 60 min.

Gehienez 25 lagun

Bisita doakoa da baina nahitaezkoa da izena ematea ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean: 943 64 36 77 edo info@armaplaza.eus

Ondarearen Europako Jardunaldien programa

Presentacin-jornadas-europeas-del-patrimonio

Ondarearen Europako Jardunaldien aurkezpen ekitaldia Donostian.

Mapa handitu