Arma Plaza Fundazioa

"Ezagutu zure hiria"ren edizio berria

Udazkenearekin batera, ohikoa den bezala, gure hirira itzuli da  ARMA PLAZA Fundazioak antolatzen duen "Ezagutu zure hiria" programa. Ekimenari hasiera emateko kontrabandoaren inguruko gaia jorratuko du Hezkuntza eta Filosofi Zientzietan Doktorea den Rosa Arburua Goienetxek.

Rosa Arburua Goienetxek "GAU LANA BIDASOAKO EREMUETAN. HONDARRIBIARRAK KONTRABANDOAN" izeneko hitzaldia eta bisita gidatua eskeiniko dizkigu:

- Hitzaldia: osteguna, urriak 13, arratsaldeko 19:00etan, ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean.

- Bisita gidatua: larunbata, urriak 15, goizeko 11:30etan. Abiapuntua: ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunea.

Egingo diren hitzaldiak doakoak dira eta sarrera librea da. Bisita gidatuak ere doakoak izango diren arren, parte hartzeko nahitaezkoa da aurretik izena ematea ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean: info@armaplaza.eus edo 943 64 36 77.

"Ezagutu zure hiria"k beste hainbat sorpresa ekarriko dizkigu berriro ere 6 hilabetetan zehar garatuko den edizio berri honetan. Besteak beste, Ramon Iribarren eta Hondarribiko espigoiak, Guadalupeko bunkerrak, Etxenagusia margolaria eta beste hainbat gaiek osatuko dute edizio berri honen egitaraua. Zikloaren egitarau osoari buruzko informazioa laster izango duzue gure web-gune honetan eskuragarri.

ARMA PLAZA Fundazioak "Ezagutu zure hiria" ekimena 2015eko neguan jarri zuen abian, Hondarribiko ondare aberatsa bere hiritarrei gerturatzeko helburuarekin. Ekimena nagusiki hiritarrei zuzendua badago ere edonori irekita dago.

 Kontrabandoa

 

 

Mapa handitu