Arma Plaza Fundazioa

"Ezagutu zure hiria" 2016/2017

ARMA PLAZA Fundazioak antolatzen duen "Ezagutu zure hiria" programak bigarren edizioa izango du aurten. Edizio berri hau hainbat sorpresekin datorkigu.

Udazkenean kontrabandoa, Hondarribiko espigoia eta Guadalupeko bunkerrak izango dira aztergai eta neguan, urteari hasiera emateko, Jaizubiako padurak, Etxenagusia margolaria eta pilota jolasa harresietan bezalako gaiak jorratuko dira.

Hona hemen 2016/2017ko egitaraua:

Egitaraua.ezagutu.zure.hiriaEUSK 

Hitzaldiak ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean egingo dira 19:00tan. Bisita gidatuen ordutegia eta abiapuntua webgune honetan zehazten joango gara. 

Egingo diren hitzaldiak doakoak dira eta sarrera librea da. Bisita gidatuak ere doakoak izango diren arren, parte hartzeko nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean: info@armaplaza.eus edo 943 64 36 77.

ARMA PLAZA Fundazioak "Ezagutu zure hiria" ekimena 2015eko neguan jarri zuen abian, Hondarribiko ondare aberatsa bere hiritarrei gerturatzeko helburuarekin. Ekimena nagusiki hiritarrei zuzendua badago ere edonori irekita dago.

 

 

 

Mapa handitu