Arma Plaza Fundazioa

Hondarribiko bunkerrak

"Ezagutu zure hiria" zikloaren barne, 2016ko abenduaren 15ean, Juan Antonio Sáezek Hondarribiko bunkerren inguruan hitzaldi bat eman zuen. Juan Antonio Sáez historian doktorea eta gotorleku garaikideetan aditua da eta ARMA PLAZA Fundazioko ohiko kolaboratzailea. Hitzaldiak arrakasta izateaz gain bertaratutakoek interes handiz jarraitu zituzten emandako azalpenak.


Abenduaren 17an, larunbata izanik, Guadalupen berriki garbituriko bunkerrei bisita eginez osatuko da "Ezagutu zure hiria"ren ale berri hau.

Hitzaldia aldez aurretik estudioan grabatua izan da eta ARMA PLAZA Fundazioak Youtuben duen kanalean ikus daiteke esteka honen bidez: https://youtu.be/M-VVpTpUUs0

 

 

Mapa handitu