Arma Plaza Fundazioa

Urtarrileko "Ezagutu zure hiria" Jaitzubia eta Txingudiko paduren inguruan izango da

Aste honetan "Ezagutu zure hiria" ekimenaren denboraldiko laugarren urratsa emango da. ARMA PLAZA Fundazioak antolatuta, datorren ostegunean eta larunbatean, urtarrilaren 12 eta 14an, Mikel Etxaniz eta Alberto Luengo ariko dira "Jaitzubia eta Txingudiko padurak, natura eta historiaren artean" gaiaren inguruan. Etxaniz eta Luengo Txingudiko paduretako gune babestu naturaleko teknikariak dira.

Beste padura asko bezala, Txingudikoa urte askotan hirigintza alde batera uztea izateagatik, gune natural babestu izatera igaro da, bailarako ondare bilakatu delarik. Hori hala izanik, asko dira gure inguruan gaiari buruzko ezagupen gutxi dutenak.

Hitzaldia eta bisita gidatuan, mentalitate aldaketa hau zerk eragin duen aztertuko da, paduraren ingurumen balioak aipatuko dira, baita etorkizun hurbilean mantenimendurako izango dituen erronkak aztertuko ere.

Osteguna urtarrila 12an 19:00etan, ARMA PLAZAko kultur eta turismo informazio gunean hitzaldia eskainiko du Mikel Etxanizek. Hitzaldia gazteleraz izango da.

Bi egun geroago, urtarrilaren 14an larunbata goizeko 11:00etan hasiko da bisita gidatua Alberto Luengoren eskutik. Hitzordua Amuteko futbol zelaian izango da. Bisita euskaraz izango da. 


Abenduaren 17an, larunbata izanik, Guadalupen berriki garbituriko bunkerrei bisita eginez osatuko da "Ezagutu zure hiria"ren ale berri hau.

Hitzaldia aldez aurretik estudioan grabatua izan da eta ARMA PLAZA Fundazioak Youtuben duen kanalean ikus daiteke esteka honen bidez: https://youtu.be/M-VVpTpUUs0

 

 

Mapa handitu