Arma Plaza Fundazioa

2017ko proiektuen aurkezpena

ARMA PLAZA Fundazioak proiektu eta jarduera zerrenda osatu du 2017 urterako. Egitasmoen aurkezpena Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkate eta ARMA PLAZA Fundazioko Patronatoko presidenteak egin du gaur goizean. Aurtengorako, Ondarearen inguruko foroa, hainbat argitalpen, on line bidezko ondarearen inbentarioa, ikasleentzat unitate didaktikoak, bisita gidatuak eta beste hainbat proiektu azpimarratu ditu Alkateak.

Txomin Sagarzazu Alkateak azpimarratu duenez, "era guztietako proiektuak dauzkagu aurtengorako. Mariñel itsasontzian, mantenimendua egiteaz gain, sarbidea erreztu egingo dugu bisita gidatuak martxan jartzeko asmoz. Hortaz gain, ondarearen on line bidezko inbentarioarekin jarraituko da, adibidez defentsarako arkitekturan edota Higerreko lurmuturreko defentsan dauden fitxak digitalizatuz.

"Apirilaren amaieran V. Ondareen Hondarribia foroa antolatuko dugu; urtean zehar, zenbait argitalpenek argia ikusiko dute, adibidez Guadalupeko Gotorlekuarekin lotutakoak edota koloreztatzeko Hondarribiko kuadernoak. Interesgarria iruditzen zait aipatzea ikasleentzat unitate didaktikoak egingo direla, Hondarribiko historiarekin loturiko unitateak, 6 eta 12 urteko ikasleei zuzendutakoak izango direnak".

"Udan Alde Zaharreko argazki zaharren erakusketa egingo dugu, 2014ean San Pedro kalean egin genuenaren antzeko bidea jarraitu nahi duena. 'Ezagutu zure hiria' ekimen arrakastasuarekin jarraituko dugu eta udazkenerako, Jose Mari Lopez hondarribiarrari esker, bere botilen kortxoa ateratzeko gailuak erakuskeko balioko duena" esan du Sagarzazuk.

"Antolatzen diren bisita gidatuekin jarraituko dugu, azken urteotan oso emaitza onak duten zerbait da eta. Ohikoak bihurtu diren Alde Zaharrekoak eta Portua auzokoak mantenduko dira, Mariñel ontzikoak, Guadalupeko Gotorlekukoak, Tren Berdea... eta aurten, gaueko bisitak egiteko asmoa dugu. Gainera, Alde Zaharreko Parrokiara bisitak egingo dira, hala hitzartu baitugu Parrokiarekin. Viktoriano Etxaberen jarrera eskertu nahiko nuke laister sinatuko dugun hitzarmena aurrera atera ahal izateko".

Fundazioaren lanaren eraginaren ikerketa

"2017 honetarako, "ARMA PLAZA Fundaziotik egiten den lanaren eragin soziala neurtu nahi dugu, batez ere ondare eta turismo kulturalean zentratuta. Kontutan hartu behar ditugu Bidasoa Biziriken egiten ari garen hausnarketa estrategikoak, eta baita Hondarribiko Udalak egindako Turismo Plan Zuzentzailea ere zentzu honetan" amaitu du Sagarzazuk.

Mapa handitu