Arma Plaza Fundazioa

Martxoa, Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea 2017

 

Euskal kostaldeko museoen sareak "Itsaso bete baliabide" izeneko programaren V. edizioa aurkeztu du, 180 ekitaldi baina gehiagorekin.

2016. edizioan bezala jarduerak martxo osoan zehar luzatuko dira. Hilabetean zehar, programa zabal bat garatuko da 31 museo eta kultur gunetan (41 museo eta kultur gunek osatzen dute sarea).

Ekimen honen barnean ARMA PLAZA Fundazioak bisita gidatu berezi bat antolatu du: "Eliza bat itsasoari begira". Jasokunde eta Sagarrondoko Andre Mariaren parrokia elizaren bitxikeriak aztertuko ditugu ordu beteko doako ibilbide gidatuan, bereziki itsasoarekiko duen harremana nabarmenduz.

Eguna: Martxoak 11, larunbata
Ordutegia:

  • 11:00tan Euskaraz
  • 12:30tan Gaztelaniaz

Abiapuntua: ARMA PLAZA Kultur eta turismo informazio gunea

Bisitara joan ahal izateko nahitaezkoa da ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean izena ematea, 943 64 36 77 zenbakian edo info@armaplaza.eus posta elektronikoan.

Sareari atxikitako zentro guztien proposamenak jasotzen dituen programa esteka honetan kontsulta daiteke:
Euskal Kostaldeko Museoen programa 2017

 

 Presentacin.programa.museos.2017

 

Mapa handitu