Arma Plaza Fundazioa

V. Hondarribia Ondareen Foroa

Datorren astean ospatuko da V. Ondareen Hondarribia Foroa. ARMA PLAZA Fundazioak eta Hondarribiko Udalak antolatua, maiatzaren 4, 5 eta 6an burutuko da. Helburu nagusiena, Hondarribiaren historian eta bizimoduan harresiek izan duten eraginaren inguruko hausnarketa bat burutzea da. Hiri gonbidatua Dakar izango da, Senegal-go hiriburua, eta hitzaldiak, jardunaldiak, gastronomia ekimenak eta gauez harresietara egingo den bisita gidatua dira.

Txomin Sagarzazu Alkateak eta ARMA PLAZA Fundazioko patronatoko presidenteak esan duenez, "bosgarren urtez, gure ondarea balioan jartzeko asmotan Ondareen Foroa antolatzen dugu. Alde batetik, harresien izaeraren eta esanahiaren inguruko ikuspuntu osoagoa eskaini nahi dugu. Creacity programa europarraren baitan Iruña eta Baionarekin batera ekin diogu lanari".

"Foroa aprobetxatu nahi dugu, jardunaldiak baliatuz, proiektu turistiko berrian eman diren aurrerapausoak aurkezteko" gehitu du Sagarzazuk.

Osteguna 4an, Carlos V paradorean, goizeko 9:00etatik hasita, goiz eta arratsaldeko saioetan, hitzaldiak egongo dira, eta gauez, gauez Harresietara bisita egingo da Hondarribiko antzerki taldeko aktoreekin eta akordeoi-jole baten animazioarekin.

Ostirala 5ean, Senegal-eko gastronomia izango da protagonista, Uralde-Berri jatetxean egingo den afariarekin 21:30ean.

Larunbata 6an, Suzanne Badiane eta Mapate Ndiaye sukaldari senegaldarrekin, jaki senegaldarrak salduko dira kalean, eta bazkari herrikoia egingo da San Pedro kalean showcooking batekin. Jasotako diru guztia 'Hondarribia-Katsikas Boluntario Taldeari' emango zaio. Goizeko 11:00etatik hasiko da ekimena.

Amaitzeko, larunbatean 21:30ean Arraunlari Berri jatetxean Dakar-Hondarribia fusio-afariaz gozatu ahal izango da, errezeta senegaldar eta euskaldu tradizionalak uztartuz.

Guzti hau Hazi, Teusa, Alkain, Amona Margarita Poctefa-Creacity Europar Fondoa, Mikel Muñoz, Gorka Cepeda, Faly Thiam... erakunde, enpresa eta partikularrei esker egingo da.

Hitzaldi guztiak irekiak izango dira eta bisita gidatua doakoa izango da.

Bisita gidatuaren abiapuntua ARMA PLAZA izango da 19:300etan (erreserbak: 943. 64.36.77)

V. Hondarribia Ondareen Foroaren egitaraua

Captura portada foro

 

Mapa handitu