Arma Plaza Fundazioa

Hondarribia eta Dakar ondarearen bidez elkartuak V. Ondarren Foroan

Osteguna, ostirala eta larunbatean V. Ondareen Hondarribia Foroa burutuko da Hondarribian. ARMA PLAZA Fundazioak eta Hondarribiko Udalak antolatua. Aurkezpena gaur burutu da ARMA PLAZAn eta han izan dira Kalixa Silanes, Kultura zinegotzia eta ARMA PLAZA Fundazioko patronatoko presidente-ordea, Suzanne Badiane eta Mapate Ndiaye Senegaleko sukaldaritza
tradizionalean adituak diren sukaldariak, baita Foroaren garapenean laguntzen duten hainbat sukaldari eta elkarte ere.

"Helburu nagusiena, Hondarribiaren historian eta bizimoduan harresiek izan duten eraginaren inguruko hausnarketa bat  burutzea da" dio Kalixa Silanesek. "Hiri gonbidatua Dakar izango da, Senegal-go hiriburua, eta hitzaldiak, jardunaldiak,  astronomia ekimenak eta gauez harresietara egingo den bisita gidatua dira hitzordu garrantzitsuenak. Bosgarren urtez, gure ondarea balioan jartzeko asmotan Ondareen Foroa antolatzen dugu. Alde batetik, harresien izaeraren eta esanahiaren nguruko ikuspuntu osoagoa eskaini nahi dugu. Gogoratu behar da Creacity programa europarraren baitan Iruña eta aionarekin batera ekin diogula lanari".

"Foroa aprobetxatu nahi dugu, jardunaldiak baliatuz, proiektu turistiko berrian eman diren aurrerapausoak aurkezteko" gehitu du Silanesek.

Suzanne Badiane sukaldariak gehitu Suzanne Badiane sukaldariak gehitu duenez, "sukaldaritzaren bidez erakutsi eta ikasi egin nahi dugu. Sukaldaritzak kultura desberdinak ezagutzeko aukera eman dit, aberastasuna ekartzen du horrek eta denok irabaziko dugu topaketa honekin".

Osteguna 4an, Carlos V paradorean, goizeko 9:00etatik hasita, goiz eta arratsaldeko saioetan, hitzaldiak egongo dira, eta gauez, gauez Harresietara bisita egingo da Hondarribiko Farrandula antzerki taldeko aktoreekin eta akordeoi-jole baten animazioarekin.

Ostirala 5ean, Senegal-eko gastronomia izango da protagonista, Uralde-Berri jatetxean egingo den afariarekin 21:30ean. Erreserbak, jatetxean bertan edota 943 477359 zenbakian.

Larunbata 6an, Suzanne Badiane eta Mapate Ndiaye sukaldari senegaldarrekin, jaki senegaldarrak salduko dira kalean, eta bazkari herrikoia egingo da San Pedro kalean showcooking batekin. Jasotako diru guztia 'Hondarribia-Katsikas Boluntario  aldeari' emango zaio. Goizeko 11:00etatik hasiko da ekimena.

Amaitzeko, larunbatean 21:30ean Arraunlari Berri jatetxean Dakar-Hondarribia fusio-afariaz gozatu ahal izango da, errezeta senegaldar eta euskaldu tradizionalak uztartuz. Erreserbak, jatetxean bertan edota 943 578519 zenbakian.

Guzti hau HAZI, TEUSA, Alkain, Amona Margarita Poctefa-Creacity Europar Fondoa, Mikel Muñoz, Gorka Cepeda, Faly Thiam... erakunde, enpresa eta partikularrei esker egingo da. Hitzaldi guztiak irekiak izango dira eta bisita gidatua doakoa izango da.

Bisita gidatuaren abiapuntua ARMA PLAZA izango da 19:30etan (erreserbak: 943. 64.36.77).

V. Hondarribia Ondareen Foroaren egitaraua

Captura portada foro

 

Mapa handitu