Arma Plaza Fundazioa

ALDE ZAHARREKO ARGAZKI HISTORIKOEN ERAKUSKETAREN BALANTZE POSITIBOA

Alde Zaharreko argazki zaharren erakusketa historikoa arrakastaz amaitu da. ARMA PLAZAko eraikineko
bigarren solairuan erakusketa urriaren 24tik azaroaren 13 arte ikusgai egon da. Berriz, Alde Zaharreko
kaleetan dauden panel eta argazkiak abenduaren 11 arte erakusgai egongo dira.
"Barneko erakusketatik hiru astetan 747 pertsona pasa dira" dio Kalixa Silanesek, Kulturako zinegotzia
eta ARMA PLAZA Fundazioko presidente-ordeak, "eta horri kanpoan dauden argazkien paneletatik pasa
direnak batu behar zaizkie. Argazki horiek, Arma Plazan, Parrokiaren inguruetan, Apezpiku plazan eta
Kasino Zaharreko lorategietan daude".
Herritarren partehartzeagatik eskertza:
"Argazkiak uzterakoan hiritarren partehartzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu. 20 izan dira
argazkiak utzi dizkiguten hondarribiarrak. Orain, Hondarribiak daukan argazki historikoen bilduma
aberatsaren zati izango dira" gehitu du Silanesek.
"Ezagutu zure Hiria' programaz baliatu gara erakusketa nola egin den azaltzeko. Hala, hitzaldian eta
bisita gidatuan 140 hondarribiarrek hartu zuten parte".
"Berriz ere eskertu nahi nieke ARMA PLAZA Fundazioarekin parte hartu duten laguntzaile guztiei bere
lana. Bereziki, Mikel Jauregi, Javier Sagarzazu, José Mari Lopez, Floren Portu eta Matias Guilló-ri, lan
bikaina egin dute eta argazkiak jaso, klasifikatu eta eskainiz" amaitu du Silanesek.
  

 

Mapa handitu