Arma Plaza Fundazioa

Euskararen Nazioarteko Egunean, trenean Guadalupeko gotorlekura

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, hurrengo igandea, abenduaren 3an, tren berde panoramikoan Guadalupera igo eta bertan gotorlekua ezagutzeko aukera izango dugu, euskaraz egingo den bisita gidatuan.

Hona hemen ekimenaren xehetasunak:

Eguna: abenduaren 3a, igandea

Ordua: 10:00tan

Abiapuntua: San Juan de Dios biribilgunea

Ibilbidea: Guadalupera igoera tren berde panoramikoan, Guadalupeko gotorlekuari bisita gidatua eta trenean jeitsiera.

Helmuga: San Juan de Dios biribilgunea

Hizkuntza: euskara

Iraupena: 2 ordu

Ekimena doakoa da eta nahitaezko da erreserba egitea armaplaza@armaplaza.eus e-posta helbidean edo 943 64 36 77 telefonora deituaz. Lekuak mugatuak dira.

 

Mapa handitu