Arma Plaza Fundazioa

Hondarribia Done Jakue Bideetan abenduko "Ezagutu zure hiria" ekimenean

"Ezagutu zure Hiria" programarekin jarraituz "Jakobi" Bidasoako Done Jakue Elkarteak "HONDARRIBIA DONE JAKUE BIDEETAN" izeneko hitzaldia eta bisita gidatua eskeiniko dizkigu:

- Hitzaldia: osteguna, abenduak 14, arratsaldeko 19:00etan, ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean.

- Bisita gidatua: larunbata, abenduak 16, goizeko 10:00etan. Abiapuntua: Benta Zaharra

Egingo diren hitzaldiak doakoak dira eta sarrera librea da. Bisita gidatuak ere doakoak izango diren arren, parte hartzeko nahitaezkoa da aurretik izena ematea ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean: armaplaza@armaplaza.eus edo 943 64 36 77.

Kostaldeko bidea, jatorrian, Kantauri itsasoarekiko paraleloan zihoan Bizkaiko mendebaldeko mugararte. Konpostelara pelegrinazioan joateko jatorrizko ibilbideetako bat da. Hitzaldi eta bisita gidatu honen bitartez, hondarribiarrek beraien hirian zehar dihoan Donejakue Bideari buruz gehiago jakin dezaten nahi dugu.

 

Santiagotxo.web

 

Mapa handitu