Arma Plaza Fundazioa

"SEISCIENTOS" AUTO ZALEAK GUADALUPEKO GOTORLEKUAN

Joan den abenduaren 3an, Gipuzkoako "Seiscientos" zale elkartea Guadalupeko gotorlekuan egon zen. ARMA PLAZA Fundazioarekin harremanean gotorlekuko gida lanetan aritzen den Juan Antonio Sáez adituak, Guadalupeko gotorlekuaren hainbat sekretu kontatu zizkien, elkarte honetatik etorri ziren 42 partaideei. Taldeak gotorlekuko infanteri edo artileria koartelak, aspileradun galeriak, arma patioa, lubanarroa eta beste hainbat elementu zeharkatu zituen, bere defentsa sistema nola pentsatua izan zen ulertu ahal izateko. Ikusgarria izan zen taldea hainbat "seiscientos" motako ibilgailuetan iritsi zen unea eta zer esanik ez, gotorlekua utzi zutenekoa ere, beraien bozina dibertigarri eta zaratatsuekin Guadalupen zebilen jendea agurtzen zuten bitartean.

 

Mapa handitu