Arma Plaza Fundazioa

"Ezagutu zure hiria" otsaila

- Hitzaldia: otsailaren 15ean, osteguna, 19:00tan, ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean.

Hondarribiko irakaskuntza: Saseta maisuaren kokapen historikoa. Saseta maisuaren formakuntza: ikasketak eta oposaketak. Saseta maisuaren ikasleak eta eskolak Hondarribian. Sasetaren familia eta sasetarrak Hondarribiko historian. Saseta maisua zigortuta Errepublika ondoren, Francoren diktaduran.

 - Bisita gidatua: otsailaren 17an, larunbata, 11:00etan.Abiapuntua: ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunea.

 Erakusketa Arma Plaza Fundazioan ( argazkiak, eraikinak, ikasleen zerrendak eta pinturak) eta, ondoren, bisita gidatua "eskoletara".

 

Egiten diren hitzaldiak doakoak dira eta sarrera librea da. Bisita gidatuak ere doakoak izaten diren arren, parte hartzeko nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean: armaplaza@armaplaza.eus edo 943 64 36 77.

 Saseta.arma.plaza

 

Mapa handitu