Arma Plaza Fundazioa

"Ezagutu zure hiria" Done Jakuen Bidea

Martxoaren 3an, larunbata, abenduan atzeratutako bisita gidatua burutuko dugu.

8:30tan Portuko elizatik atera eta Guadalupeko ermitara igoko gara Santa Engrazia eta Santiagotxotik igarota.

Bertatik, Jaizkibel bidea hartuko dugu Lezorantz eta Santo Kristoko elizan bisita gidatu bat egingo dugu.

Ekintza hau erromesak izango balira bezala ibiltzeko ahalmena dutenentzat eginda dagoela adieraztea garrantzitsua ikusten dugu. Hots, ibilbideak berak ez du gorabehera handirik baino dozena bat kilometro egiteko ahalmena izatea beharrezkoa suertatzen da.

Bisita gidatuak doakoak dira, baino aldez aurretik ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio Gunean izena ematea beharrezko da; armaplaza@armaplaza.eus edo 943 64 36 77 zenbakian.

 done.jakue

 

Mapa handitu