Arma Plaza Fundazioa

Martxoa, Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea 2018

 

2018a Europako kultur ondarearen urtea izendatua izan denez, aurtengo jardueren programaren ardatza museoetan gorde, zaindu eta ezagutarazten den ondare material eta inmateriala izango da.

2017. edizioan bezala jarduerak martxo osoan zehar luzatuko dira. 30 ekipamenduk hartuko dute parte "Hilabetean" eta 100dik gora izango dira antolatutako jarduerak.

Ekimen honen barnean ARMA PLAZA Fundazioak bisita gidatu berezi bat antolatu du: "Arrantzaleen Hermandadea Ezagutzen". Hermandaden bitxikeriak aztertuko ditugu 45 minutuko doako ibilbide gidatuan.

Eguna: Martxoak 17, larunbata
Ordutegia:

  • 11:00tan Euskaraz
  • 12:00tan Gaztelaniaz

Abiapuntua: Hermandadeko Arkuan

Bisitara joan ahal izateko nahitaezkoa da ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean izena ematea, 943 64 36 77 zenbakian edo armaplaza@armaplaza.eus posta elektronikoan.

Sareari atxikitako zentro guztien proposamenak jasotzen dituen programa esteka honetan kontsulta daiteke:
Euskal Kostaldeko Museoen programa 2018

 

 Mes.museos.2018

 

Mapa handitu