Arma Plaza Fundazioa

"Arrantzaleak" liburuaren prentsaurrekoa

 

Lehen edizioak izandako arrakasta ikusita, Hondarribiko arrantzaleen eta haien bizimoduaren inguruko "Arrantzaleak" obra berrargitaratu du Hondarribiko Udalak. Constantino Virtok idatzi eta ilustratu du liburua, eta itsasoan emandako hamarnaka urtetan ikusi eta ikasitakoa bertan islatu. Museoen Nazioarteko Eguna baliatu dute aurkezpena egiteko, Kalixa Silanes kultura zinegotziak azpimarratu duenez, "Hondarribiko historiaren pasarte garrantzitsuak jasotzen dituelako".

Constantino Virtok urteak eman zituen itsasoan. Gertutik bizi izan zituen 40 eta 50eko baxurako arrantzaleen bizimodua eta orduan erabiltzen ziren teknika eta ohiturak. Ezin hobeto ezagutzen du itsasoko bizimodua, eta horixe da bi urteko lan eskergaren ostean liburu honetan jaso duena. Lehen edizioko 500 aleak segituan agortu ziren. Oraingo honetan 200 kaleratu dituzte, eta Arma Plazako Turismo Bulegoan edota haren webgunean, zein Olearso, Artzu eta Sokoa liburu-dendetan daude eskuragai 20 euroan.

 

 

 arrantzaleak.prentsa

 

Mapa handitu