Arma Plaza Fundazioa

Kortxo-kentzekoa erakusketa

 

José Mari López hondarribiarraren bildumaren "Kortxo-kentzekoak, ingeniaritza, diseinua eta historia" erakusteka aurkezten du ARMA PLAZA Fundazioak, tresna berezi hauek ezagutaraztea du helburu nagusi.

Gutxi gorabehera 3.000 kortxo-kentzekok osatzen dute egilearen bilduma, 2001 eta 2018 urte bitartean bildu ditu. Mundu osoan zehar aurkitutako piezak dira, horien artean aipagarriak Frantzian, Alemanian, Ingalaterran, Suitzan eta Europako beste herrialde batzuetan egindakoak. Baina badira Hego Amerikan (Argentina, Mexiko,...), Asian (Japonia, Malaysia...,) eta Australian egindakoak ere.

Kortxo-kentzekoen tipologia anitza eta urte horietan guztietan bildutako pieza kopuru handia kontuan baditugu, huts egiteko beldurrik gabe esan genezake espainiar Estatuko bilduma garrantzitsuenetakoa duela.

Familiatan sailkatutako 1.000 bat pieza biltzen ditu erakusketa honek. Bildumako kortxo-kentzekoen aniztasunari, kopuru handiari eta kalitateari erreparatuta, zaila eta konplexua izan da horiek bereiztea. Ibilbide atseginean, deigarriak egingo zaizkigu diseinu batzuen bakuntasuna beren eragingarritasunarekin uztartuta, tresna batzuen konplexutasuna beren estetika finarekin lotuta, pieza batzuek islatzen duten sormena eta tresna hauei aplikatutako baliabideak, eskuarki oso arreta txikia eskaintzen baitiegu halakoei.

Erakusketa honek aukera ematen digu diseinuaren eta teknologiaren munduan tresna baten bitartez sartzeko; tresna hori oso erabilia da gure etxeetan, baina oharkabean pasatzen da sarri askotan. Mundu honetan elkartu egiten dira teknika eta estetika guri oso pieza ederrak eskaintzeko.

 

 Exposicin.Sacacorchos

 

Mapa handitu