Arma Plaza Fundazioa

"Hondarribia, ñabarduren hiria” liburua Veneciako Bidaia Kuadernoen Azokan parte hartzeko aukeratua izan da

Matite In Viaggio Elkartearen Batzordeak, ARMA PLAZA Fundazioak argitaratu duen, Javier Sagarzazu eta Ylenia Benitoren "Hondarribia, ñabarduren hiria" liburua, "Matite in Viaggio - Carnets Disegni Parole" azokan, aurtengo 2018an zortzigarren edizioa ospatuko dutelarik, parte hartzeko aukeratua izan dela jakinarazi digu. Azoka VENECIA MESTRE-n (Italia) urrian zehar ospatuko da.

Erakusketak, bidaien kultura eta marrazketa zein idazkeraren bidez zure esperientzia dokumentatzearen artea sustatzea du helburu.

Herrialdeak eta lekuak bisitatzea, komunitateak, pertsonak zein beste kultura batzuk ezagutzea ezinbesteko aurretiko betebeharrak dira lekuak ezagutzearen esperientzia bidaia liburuen marrazkien bidez irudikatu ahal izateko.

"Hondarribia, ñabarduren hiria" liburuak, hiriaren kultura ondarera modu arin eta atsegingarrian hurbiltzen gaitu. Hiriaren aurkezpen gutun egokia izateaz aparte, bisitari guztiak aho zabalik uzten ditu.

http://www.matiteinviaggio.it

 

 portada.cuaderno.euskera

 

Mapa handitu