Arma Plaza Fundazioa

"Ezagutu zure hiria" 2018 / 2019

ARMA PLAZA Fundazioak antolatzen duen "Ezagutu zure hiria" programak, aurten, laugarren edizioa izango du.

ARMA PLAZA Fundazioak "Ezagutu zure hiria" ekimena, Hondarribiko ondare aberatsa bere hiritarrei gerturatzeko helburuarekin, 2015eko neguan abian jarri zuen. Ekimena hiritarrei nagusiki zuzendua badago ere, edonori irekita dago.

Remigio Mendiburu eskultore Hondarribiarraren inguruan antolatu dugun hitzaldia zein bisita gidatua, "Ezagutu zure hiria" ekintzen denboraldiari hasiera emango diote. Bi ekimenak Juan Pablo Huércanos-en, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren zuzendariordearen eskutik izango dira. Hitzaldiak "Remigio Mendiburu eta eskultura garaikidearen trama" izenburua darama.Remigio.txuri.beltz

Hitzaldia: "Remigio Mendiburu eta eskultura garaikidearen trama"

• Data: Osteguna, azaroak 29
• Ordua: 19:00etan
• Lekua: ARMA PLAZA Kultur eta turismo informazio gunea

Bisita gidatua: Eskultoreak hirigunean dituen hiru lanak ikusiko dira.

• Data: Larunbata, abenduak 1
• Ordua: 11:00etan
• Abiapuntua: ARMA PLAZA Kultur eta turismo informazio gunea
• Ibilbidea: Denda kalea, Javier Ugarte kalea eta Puntalea

Bisita gidatuak zein hitzaldiak doakoak dira, baino bisita gidatuetarako aldez aurretik ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio Gunean izena ematea beharrezko da; armaplaza@armaplaza.eus emailaren bidez edo 943 64 36 77 - 943 64 46 23 telefono zenbakietan.

Mapa handitu