Arma Plaza Fundazioa

Durangoko Azokaren 53. edizioa


ARMA PLAZA Fundazioak, gaurtik aurrera abenduak 9ra arte Durangon ospatuko den Euskal Liburu eta Disko Azokaren 53. edizioan parte hartuko du. Euskal kulturaren erakuslehioa den azoka honetara, Fundazioak orain arte  argitaratu dituen 5 liburu eramango ditu:

  • Arrantzaleak (2013) Liburu honetan berrogei-berrogeita hamargarren hamarkadetako baxurako arrantzaren historia aztertzen da, eta protagonista nagusia arrantzale familia da. 
  • Hondarribiko Kanpandorrea (2015) Liburuak, dorrea eta kanpaiak, historian zehar izan dituzten eginkizunen baitan aztertzen ditu. 
  • Margotu Hondarribia (2017) Liburu hau, margotzeko koaderno bat baino gehiago da. Hondarribia ezagutzeko gonbidapena da, hiriko koloreak poliki begiratzeko, jolasaren bidez.
  • GUADALUPEko GOTORLEKUan bizirik irauteko hiztegia (2017) Gotorleku garaikideari buruz kontsulta arin eta atsegina egiteko liburua. 
  • Hondarribia, ñabarduren hiria (2017) Hondarribiaren ondare kulturalera modu atsegin eta dibertigarrian hurbiltzen gaituen bidaia-kuadernoa da. 

 Aurkezpena Javier Sagarzazu eta Ylenia Benitoren liburua web

Gaur, abenduak 5, 15:30etan, Hondarribia, ñabarduren hiria liburuaren aurkezpena egingo da, testuen idazlea den Ylenia Benitoren eskutik.  

Liburu guztiak Durangoko Azokan zein ARMA PLAZA Fundazioko webgunean salgai daude. 

 

Mapa handitu