Arma Plaza Fundazioa

"Amakina bat itsaso kontu" Ikus-entzunezko proiekzioa

Sustraia taldeak Arma Plaza Fundazioaren laguntzaz, "Amakiña bat itsaso kontu" izeneko proiektua burutu du. Laburki esanda, proiektu horren bidez udalerriko hainbat itsas-gizon eta emakumeri euren bizitzaz elkarrizketa sakonak egin zaizkie, eta testigantza horiek guztiak dokumental batean gorde dira.

Sustraia taldearen asmoa herriko gizon eta emakume arrantzaleen oroimena jasotzea (haren testigantzak, ipuinak, istorioak, ohiturak...) eta herriko historiari beste ikuspegia eman izan da, dokumentuek eta historia-liburuek erakutsi ezin dutena.

 

Venta. Sustraiak

"AMAKINA BAT ITSASO KONTU" HONDARRIBIKO ARRANTZALEEN MEMORIA. Ikus-entzunezko proiekzioa.

  • Data: 2018ko, abenduaren 19an, asteazkena
  • Ordua: 19:00etan
  • Lekua: Itsas Etxea Auditorium
  • Hizkuntza: Euskara 

Sarrera librea. Gonbidapenak ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean eskuragarri daude abenduak 18 arte, edo egunean bertan Itsas Etxea Auditorium-ean 17:00etatik aurrera. 

Mapa handitu