Arma Plaza Fundazioa

"Ezagutu zure hiria" urtarrila 2019

Urtarrilan, "Ezagutu zure hiria" ekintza itsaspeko aurkikuntza arkeologikoei buruz izango da. 

Gure hirian gero eta ugariagoak dira itsaspeko aurkikuntza arkeologikoak, eta gero eta handiagoa da aurkikuntza horien berri emateko herritarren laguntza. José Manuel Matés Luque NASeko (Nautical Archeology Society) arkeologoari eta Mertxe Urteaga Artigasi (Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikari-arkeologoa) esker, itsaspeko arkeologiaren mundura hurbilduko gara, eta hura zaintzeak eta babesteak duen garrantziaz jabetuko gara.

 Arqueologia.subacuatica.hondarribia

Hitzaldia: "Kirol urpekaritza eta ondare arkeologikoa: Gipuzkoako kostaldea eta Bidasoa ibaiaren bokalea" José Manuel Matés Luqueren esku

• Data: Osteguna, urtarrilak 10
• Ordua: 19:00etan
• Lekua: ARMA PLAZA Kultur eta turismo informazio gunea
• Hizkuntza: gaztelania

Bisita gidatua: "Gordailua. Higerreko erromatar anforak (Hondarribia) eta ardoaren merkataritza Antzinatean" Mertxe Urteaga Artigasen esku

• Data: Larunbata, urtarrilak 12
• Ordua: 11:00etan
• Abiapuntua: GORDAILUA, Auzolan kalea, 4 (IRUN)
• Hizkuntza: euskara eta gaztelania

Bisita gidatuak zein hitzaldiak doakoak dira, baino bisita gidatuetarako aldez aurretik ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio Gunean izena ematea beharrezko da; armaplaza@armaplaza.eus emailaren bidez edo 943 64 36 77 - 943 64 46 23 telefono zenbakietan.

Mapa handitu