Arma Plaza Fundazioa

"Amakina bat itsaso kontu" berriro proiektatzen dugu

 "Amakina bat itsaso kontu" ikusentzunezkoaren arrakastaren eta saio berri bat egitearen jasotako eskaera ugariren ondoren, ARMA PLAZA Fundazioa Sustraia taldearekin batera, dokumentalaren bi proiekzio berri egingo ditu.

  • • Lekua: Itsas-etxea Auditoriuma
    • Eguna: Larunbata, urtarrilak 26
    • Ordua:
               o 1. saioa: 17:00etan
               o 2. saioa: 19:00etan
    • Hizkuntza: Euskaraz (azpitituloak gaztelaniaz)

Gonbidapenak eskuragarri ARMA PLAZA Kultur eta turismo informazio gunean urtarrilak 10etik aurrera. 

 

Sustraia taldeak Arma Plaza Fundazioaren laguntzaz, "Amakiña bat itsaso kontu" izeneko proiektua burutu du. Laburki esanda, proiektu horren bidez udalerriko hainbat itsas-gizon eta emakumeri euren bizitzaz elkarrizketa sakonak egin zaizkie, eta testigantza horiek guztiak dokumental batean gorde dira.

Sustraia taldearen asmoa herriko gizon eta emakume arrantzaleen oroimena jasotzea (haren testigantzak, ipuinak, istorioak, ohiturak...) eta herriko historiari beste ikuspegia eman izan da, dokumentuek eta historia-liburuek erakutsi ezin dutena.

Venta. Sustraiak

 

Mapa handitu