Arma Plaza Fundazioa

"Ezagutu zure hiria" otsaila 2019

Otsailean "Ezagutu zure hiria" ekintza Guadalupeko Gotorlekuaren inguruan ikuspuntu desberdin bat edukitzeko aukera ematen digu, hots, Juan Rocaren argazki albumarena. Gotorlekuko ingeniariaren argazki-albuma, irudi berri, berritzaile eta harrigarriekin, gotorlekua bere jatorrizko egoeran ikusteko aukera emango digu. 

Hilabete hontako hizlaria Juan Antonio Sáez izango da. Urteak daramatza Arma Plaza Fundazioarekin kolaboratzen zein jendea gotortze garaikidearen mundura hurbiltzen. Historian dokotorea da eta oraingo haren lanaren arrazoia Madrilgo Errege Jauregiko artxiboan aurkitutako argazki dokumentu bat izan da. 

Foto-5Album 2

Hitzaldia: "Denboraren makina Guadalupeko Gotorlekuan. Juan Rocaren argazki albuma" Juan Antonio Sáezen esku. 

• Data: osteguna, otsailak 14
• Ordua: 19:00etan
• Lekua: ARMA PLAZA Kultur eta turismo informazio gunea
• Hizkuntza: gaztelania

Bisita gidatua ARGAZKI ERAKUSKETARA (*): "Bisita komentatua ARMA PLAZAko argazki erakusketara" Juan Antonio Sáezen esku.

• Data: larunbata, otsailak 16
• Ordua: 11:00etan
• Abiapuntua: ARMA PLAZA Kultur eta turismo informazio gunea
• Hizkuntza: gaztelania

"Denboraren makina Guadalupeko Gotorlekuan. Juan Rocaren argazki albuma" argazki erakusketa ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio guneko bigarren solairuan otsailak 16tik, larunbata, otsailak 24 igandera arte ikusgai egongo da hurrengo ordutegian: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

(*) Bisita gidatuak zein hitzaldiak doakoak dira, baino bisita gidatuetarako aldez aurretik ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio Gunean izena ematea beharrezko da; armaplaza@armaplaza.eus emailaren bidez edo 943 64 36 77 - 943 64 46 23 telefono zenbakietan.

Mapa handitu