Arma Plaza Fundazioa

Martxoa, Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea 2019

Martxoa laister hemen dugu eta horrekin batera Euskal Kostaldeko Museoen Sarearen hilabetea, interpretazio zentroak eta bestelako ondare baliabideak batzen dituen elkarlanerako topagunea izateko sortua den sarea dugu . Aurtengo edizioa jada zazpigarrena da eta aurrekoetan bezala, eskaintza turistikoa osatzeaz gain, kostaldeko eskaintza kulturala balioan jarri eta zabaldu nahi du, museo produktu komunak garatuz, proiektuak partekatuz eta komunikazio sustapen ekintzak bultzatuz. 

Martxoan zehar sareko zentroek abantailak eta orotako jendearentzat 100 ekintza, abantaila eta deskontu baino gehiago eskainiko dituzte. Sareari atxikitako zentro guztien proposamenak jasotzen dituen programa esteka honetan kontsulta daiteke:

Euskal Kostaldeko Museoen programa 2019 

Ekimen honen barnean ARMA PLAZA Fundazioak, Santa Maria Madalena Tailerraren laguntzarekin batera, Hondarribiko Balea izena duen umeentzako jarduera antolatu du. Ekintza honen bidez, balea animalia, balea ehiza zein zetazeo honek Hondarribian zer nolako garrantzia duen ikusi ahal izango dugu eta gainera, eskuz egindako balea etxera eraman ahal izango dugu. 

BALEA MARTXELA

• Data: martxoak 16, larunbata
• Abiapuntua: ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunea
• Ordua: 11:00
• Iraupena: ordu eta erdi
• Prezioa: dohainik
• Adin gomendagarria: 6 urtetik 12 urtetara
• Erreserba: bai *

* Bisitara joan ahal izateko nahitaezkoa da ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean izena ematea, 943 64 36 77 zenbakian edo armaplaza@armaplaza.eus posta elektronikoan. 

 

 



 

 

Mapa handitu