Arma Plaza Fundazioa

Ezagutu zure hiria apirila 2019

Hondarribian aldi berean tradizioa eta kirola den arrauna ardatz hartuko dugularik, aurtengo Ezagutu zure hiria programaren denboraldiari amaiera eman diogu. Luis Mari Agirre, Koldo Ortega eta Inazio Olaziregi hondarribiarrek, Hondarribiko arraunaren historiari buruz egiten ari diren ikerketa lanaren zati bat aurreratuko digute. Gertuko historia, kirol historia, anekdota eta datu historikoz betea, kirol hori beste ikuspuntu batetik ikustera eramango gaituena. 

IMAGEN NOTICIAWEBTrainerua

Hitzaldia: "Traineruaren bilakaera Hondarribian" Luis Mari Agirre, Inazio Olaziregi eta Koldo Ortegaren eskutik

• Data: Osteguna, apirilak 4
• Ordua: 19:00etan
• Lekua: ARMA PLAZA Kultur eta turismo informazio gunea
• Hizkuntza: euskara


Bisita gidatua Olaziregi ontziola eta Hondarribiko Arraun Elkartea Kirolgunea Luis Mari Agirre, Inazio Olaziregi eta Koldo Ortegaren esku 

• Data: Larunbata, apirilak 6
• Ordua: 11:00etan
• Abiapuntua: Olaziregi ontziola
• Hizkuntza: euskara


* Bisita gidatuak zein hitzaldiak doakoak dira, baino bisita gidatuetarako aldez aurretik ARMA PLAZA kultur eta turismo informazio gunean izena ematea beharrezko da; armaplaza@armaplaza.eus emailaren bidez edo 943 64 36 77 - 943 64 46 23 telefono zenbakietan. 

 

 

Mapa handitu