Arma Plaza Fundazioa

Ezagutu Hondarribia Aste Santuan zehar

Aste Santuan zehar ARMA PLAZA Fundazioak ere bisita gidatuak eskaintzen ditu, hiriko ondarea hobeto ezagutzeko aukera paregabea ematen digutenak. ARMA PLAZA Kultur eta Turismo informazio gunetik (Arma Plaza 9) irteten diren bisita gidatu guztiak eta ibilbide ezberdinak dituzte.

Karlos V.aren gaztelua (egungo Paradorea), Jasokunde eta Sagarrondoko Andra Mariaren parroki-eliza, Hirugune Historikoko kaleak, jauregiak Portu Auzoko arrantzale-etxe koloretsuek Hondarribiko historia biziaren lekuko izan direnak bisiten ibilbidearen zati dira. 

Horren inguruan gehiago jakin nahi izanez gero hurrengo estekan informazio gehiago aurkituko duzu. 

2019ko Aste Santuko bisita gidatuak 

Horrekin batera, apirilak 14tik 22ra erlijio ekitaldi ezberdinak burutuko dira. Gaur egun egiten den Hondarribiko Aste Santuaren erritua 1602. urtekoa da gutxienez. XX. mendean zehar arrakasta handia eskuratu zuen, eta ibilbide osoan ikusle ugari biltzen ditu. Ekintza eta ekitaldi guztien informazio gehiago hurrengo estekan:

2019ko Aste Santuko egitaraua 

 

 

Mapa handitu