Arma Plaza Fundazioa

Itsasoa gara, bigarren unitate didaktikoa, atzo aurkeztu zen

Atzo, ekainak 24, astelehena, 11:00etan Itsasoa gara izenburupean eta Ezagutu Hondarribia proiektuaren barnean, bigarren unitate didaktikoa prentsaurrean aurkeztu zen.

Lehen Hezkuntzako bigarren mailako ikasle hondarribiarrei zuzenduta dagoen proiektu honen bigarren unitateak hiriko itsas-ondarea gertutik ezagutzera eraman nahi die. Aurkezpen-ekitaldian Txomin Sagarzazu Hondarribiko Alkatea eta ARMA PLAZA Fundazioko presidentea, Lore Erriondo proiektuaren burua eta Eñaut Aiarzaguena irudien egilea izan ziren. 

portada segunda unidad didctica web

Sei unitateez osatutako proiektu honen bigarren aleak, itsasoak hirian zer nolako garrantzia izan duen eta izaten jarraitzen duen erakutsi nahi du. Arrantza eta itsas-garraioari buruz ikasi ahal izango dute baita Hondarribian izan diren baskoi eta erromatar gizarteei buruz eta unitateari amaiera emanez Erdi Arora iritsiko dira.

Hondarribiarengan interesa zein motibazioa sustatzea da helburu nagusietako bat, hots, Hondarribia, haien bizitokia, berariazko zerbait bezala har dezatela.

Web-gune honetako proiektu atalean, zehazki hedapen azpi-atalean, bigarren unitate didaktikoa zein irakaslearen gida deskargatzeko prest daude. 

Mapa handitu