Arma Plaza Fundazioa

Javier Ugarte y Pagés eta Hondarribiko hiria (1852-1919) aldi baterako erakusketa

Atzo, ekainak 27, osteguna eta haren heriotzaren mendeurrenarekin kointzidituz, Javier Ugarte y Pagés eta Hondarribiko hiria (1852-1919) aldi baterako erakusketa inauguratu zen. Gaurtik aurrera jendeari irekita dago abuztuak 4 arte.

Oraingo hau aukera ezin hobea da Javier Ugarte y Pagesen irudira hurbiltzeko, izan zituen karrera profesional eta literatur ibilbide zabala ezagutzeko, bai eta Hondarribiko hiriarekiko izan zituen inplikazioaren eta zaletasunaren berri izateko ere. Inolako zalantzarik gabe, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran, politikari honen kudeaketa funtsezkoa izan bazen ere Hondarribiko hiriaren hirigintza garapenerako, Javier Ugarteren irudia egiaz ez da ezaguna, nahiz eta kale bat izan bere izenean, bere irudia ageri duen eskulturaren inguruan diseinaturiko lorategiekin, eta nahiz eta Hondarribiko parrokia elizako kriptan hilobiratua egon.

Ematen du aitaren aldetik zituen familia aurrekarien bidez sortu zela Hondarribiarekiko zuen lotura. Javier Ugarte, Bartzelonan sortua, gizon nabarmena izan zen bere karrera profesional luze eta bikainean. Hizlari bikaina izan zen, eta legelari eta politikari gisa nabarmendu zen, bai eta idazle gisa ere.

javier ugarte poster

 

Mundu guztian sakabanaturik dagoen Ugarte familiaren ekimenari esker, eta haren bilobetako bat buru dela, Javier Varela Ugarte hain zuzen, aurkeztu dezakegu gaur erakusketa monografiko hau, Javier Ugarteren irudia eta, Hondarribiaren hiri eraldaketarekin loturik, XIX. mendearen amaieran eta XX. mendearen hasieran egin zuen kudeaketa lana aurkeztea xede duena.
Familia osoak ahalegin handia egin behar izan du objektu pertsonalak, argazkiak eta prentsa ebakinak nahiz literatur lanak erakutsi ahal izateko. Legeen alorrean trebakuntza sendoa zuen gizon baten sentsibilitate handia eta moral eta erlijio sineste irmoak nabari dira literatur lan horietan.

Erakusketa, gaurtik aurrera abuztuak 4 arte ARMA PLAZA Kultur eta Turismo Informazio guneko bigarren solairuan jendeari irekita dago. Erakusketa hurrengo ordutegian bisitatu daiteke:

Ekaina: astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

Uztaila eta abuztua: astelehenetik igandera 9:30etatik 19:30etara.

Mapa handitu