Arma Plaza Fundazioa

Udaran ere Hondarribiko ondarea ezagutzeko aukera anitza

Uztailaren lehenetik, ARMA PLAZA Fundazioaren eskutik eta Hondarribia hobeto ezagutzeko asmoarekin, egunero bost bisita gidatu eskaintzen dira Hirigune Historikoan zein Portu Auzoan barrena murgiltzen gaituztenak. Bisita gidatu hauek, euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eskaintzen dira, hiritarra edo bertakoentzat zein udaran zehar bisitatzen gaituzten turitentzat irekita daudelarik. Urteroko eskaintzari gehituta, aurtengo udaran zenbait berrikuntza egin dira, jarraian azaltzen den bezala.

Arma Plaza Fundazioa bisitak uztaila 2019 web

Aurtengo udarako nobedadeen artean, familiei zuzendutako Hondarribia Esploratzen deitutako bisita gidatua dugu. Egunero, eguerdian 6 urtetik 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen bisita gidatua eskaintzen da. Famili plan honen bidez, asmoa etxeko txikienak modu atseginean eta parte-hartzailean, Hondarribiko kultura, ondarea zein historiara hurbiltzea da. Horretarako, gutxi gorabehera ordu eta laurdeneko iraupena duen bisita gidatu honetan, argazkiak, ikus-entzunezkoak eta beste hainbat elementu erabiltzen dira.

Guadalupeko Gotorlekuan egingo diren bisitak ere beste aurtengo nobedadea dira. Uztaileko eta abuztuko ostiral eta larunbat arratsaldeetan Gotorlekua, bunkerrak eta begiratokiak deituriko gutxi gorabeherako 2 orduko iraupena duen bisita gidatua eskaintzen da. Igande goizetan berriz, iraupen berdineko Gotorlekua ezagutu deituriko bisitan parte hartzeko aukera izango da. 

IMG 4665

Tren berdeari dagokionez igande, astelehen eta astearteetan Hondarribiko kaleak alaitzen aurkituko dugu. Igandeetan hiriko ibilbidea eskaintzen da, goizez zein arratsaldez baino astelehen eta astearte arratsaldeetan Jaizkibel mendiruntz abiatzen da Guadalupeko Santutegi ingurura iristeko. Beraz, astelehen eta astearte arratsaldeetan, trenean ordu erdi batean mendiruntz igo ondoren, Guadalupeko Santutegia eta bertako begiratokiaz gozatzeko beste ordu erdia pasatzeko aukera izango da berriz behera abiatzeko. Tren berdea Javier Ugarte kaletik abiatuko da. 

ARMA PLAZA Kultur eta Turismo Informazio Gunetik koordinatzen da eskaintza. ARMA PLAZAko kultur eta informazio gunea astelehenetik igandera 9:30etik 19:30eara irekitzen da

Antolatu diren bisiten eta ekimenen informazio osoa web gune honetan aurkitzen da eta Udarako bisita gidatuak 2019  bisita gidatuen liburuxka deskargatzeko esteka prest dago. Ibilbideak deituriko atalean bisita bakoitzaren nondik norakoak, prezioa, ordutegiak etabar aurkitu daitezke. Zenbait bisitetarako aldez aurreko erreserba egin daiteke, ARMA PLAZAko bi telefono zenbaki hauetara deituta, 943 64 36 77 eta 943 64 46 23 edo  armaplaza@armaplaza.eus posta elektronikora emaila bidaliz. 

Mapa handitu