Arma Plaza Fundazioa

Hondarribiko Aste Santua ezagutzen

ARMA PLAZA Fundazioak Hondarribiko kultur ondarea hedatzeko bere helburuarekin jarraitzen du eta Aste Santu honetarako ekimen digital berria martxan jartzen du.

Juan Luis Silanes, Kultura zinegotzia eta ARMA PLAZA Fundazioko presidenteordeak dioenez, "ekimenaren oinarria Hondarribiko Aste Santuko datu historikoak hedatzea izango da, bai Fundazioaren sare sozialetan (Facebook, Twitter eta Instagram) baita web orrian ere."

"Gainera, argazki zaharren aukeraketa bat egin dugu, eta sare sozialen bidez erabiltzaileei parte hartzea eskatuko diegu, hala gure Aste Santuaren inguruan ezagupena handitu dadin" esaten jarraitu du Juan Luisek.

1035070 ref hon002041ayuntamiento hondarribia cc WEB PRINCIPAL

Gaur, Erramu Igande bezperan, hedapen helburu hori lortzeko lehenengo urratsari ekiten diogu Ezagutu ezazu Hondarribiko Aste Santua argitalpen digitala argitaratuz. Beherago uzten dizuegun estekan, 2018ko martxoan Ezagutu zure hiria ekitaldiaren barnean Jose Luis Arbelaiz, Koldo Ortega eta Ion de Pablosen eskutik, Hondarribiko Aste Santuko pausuei buruzko informazio aberasgarria zein Jose Mari López hondarribiarraren postal zaharren bildumaren irudiak etabar luze bat ere aurkituko duzue.

Bide batez, ekimen hau aurrera eramatea posible egin duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu eta baita parte hartze aktiboa izatera animatu nahi zaituztegu. Hondarribiko Aste Santuko datu, argazki, edota pasadizoak badituzue eta partekatu nahi badituzue, Fundazioko sare sozialetara guztiz ongi etorriak zarete.

 pdf icono pequeo Ezagutu ezazu Hondarribiko Aste Santua

Mapa handitu