Arma Plaza Fundazioa

Denok batera Hondarribiko Aste Santua zabal dezagun.

Ezagutu ezazu Hondarribiko Aste Santua dokumentua argitaratu ondoren, gaur gure Aste Santuari buruzko datu gehiago jakiteko beste modu bat eskaintzen dizuegu.

Hondarribiko Historiaren Lagunen Elkarteak eta Hondarribiko Udal Artxiboak utzitako argazki zaharren bidez, gure hiriko Aste Santuko bitxikeria batzuk ezagutzera gonbidatzen zaituztegu. Egunero, apirilaren 6 astelehen honetatik igandea 12ra arte, sarean argazki bat eta galdera bat jarriko ditugu. Gure asmoa, erantzuna edo lotutako daturen bat ezagutzen baduzue, dinamika horretan parte hartzea eta, horrela, informazio gehiago biltzea eta zabaltzea lortzea da.

Ekarpen guztiak ongi etorriak izango dira. Animatzen al zarete?

unnamed 6 - web principal

Mapa handitu